Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Bigarren hiruhilekoan ezarriko dute edukiontzi bidezko sistema herri osoan

Edukiontzi sistema atzo abiatu zuen Lezoko Udalak Altamira auzoan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2017/01/18
Martiarena eta Dominguez Macaya gaur egindako agerraldian. Hondakinak, bost edukiontzien sistema.

Martiarena eta Dominguez Macaya gaur egindako agerraldian.

Hondakinak biltzeko edukiontzi sistema atzo abiatu zuen Lezoko Udalak Altamira auzoan atez ateko sistemarako zintzilikarioak kenduta. Esperientzia pilotua da Altamirakoa, eta ondoren, urtearen bigarren hiruhilekoan herri osora zabalduko du edukiontzi bidezko bilketa sistema. Horren berri emateko agerraldia egin dute gaur San Markos Mankomunitatearen egoitzan (Donostia) Jaime Dominguez Macaya mankomunitateko presidenteak eta Jesus Maria Martiarena alkateak. Hondakinen bilketa berria ezartzeko lehen fasea, “Altamirako proba pilotua”, martxan dela esan du Martiarenak: “Auzo horretan edukiontzi bidez hasi dira bizilagunak hondakinak biltzen”. Organikoa biltzeko giltza beharko dute bizilagunek, “hondakin guztiak egunero eta nahi duten ordutegian ateratzeko aukera izango dute bizilagunek”, gaineratu du. Herri osoan sistema berria ezartzen denean hondakin organikoaren edukiontziak txipdunak izango direla jakinarazi du Martiarenak gaurko agerraldian. “Herritarrek denbora daramate sistema aldaketa aldarrikatzen. Atez ateko sistema bosgarren edukiontziarekin ordezkatzeko nahia azaldu dute, eta hori argi gelditu zen azken udal hauteskundeetan”, esan du Martiarenak eta gaineratu, sistema berria “erosoagoa, garbiagoa eta ekonomikoki bideragarriagoa” dela. Horren harira, Lezoko Udalak 268.000 euro aurreztuko dituela urtean esan du Martiarenak. Ez da hor gelditu, sistema berriarekin egungo sistema hobetzea bilatzen dutela erantsi du: “Herritarrei egunerokotasunean erraztasunak emateko eta hondakin bilketa sistema herritarren behar eta ohituretara egokitzeko. Orain ez bezala, herritarrek nahi duten ordu eta egunean atera ahal izango dituzte hondakinak. Erosotasun horrek, ziur gaude, gaikako bilketa tasak hobetzen lagunduko duela”. Sentsibilizazio kanpainak Informazio zein sentsibilizazio kanpainak martxan jartzeko asmoa erakutsi du bestalde, “tasak hobetzen laguntzeko”. Atez ateko bilketa sistemarekin lezoarrek %85a birziklatu dute, hura ezarri aurretik %28koa zen birziklatze tasa udalerrian. Dominguez Macayak Lezon edukiontzien bidezko zerbitzua ezartzea San Markos Mankomunitatearentzat “erronka polita” izango dela esan du, “mankomunitatea arduratuko baita Lezoko hondakinen bilketa osoaz: “Pozez hartu dugu Lezok hartutako erabakia eta bidelagun izango gaitu ekindako bide horretan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.