Marquesen hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo du Mugimendu Feministak gaur 19:00etan Niessen Merkatalgunearen sarreran.
19:00etan deitu du elkarretaratzea Mugimendu Feministak.
Javier Nietok bikotekidea ito eta bere gorpua Ultzama ibaira bota izana aitortu zuen herenegun, Polizia espainiarrak Iruñean duen komisaria batean. Larunbatean Burlatan (Nafarroa) Blanca Marques hil zuela esan zuen, eta gorpua Arren bota zuela ibaira aitortu zuen. Erreskate zerbitzuek Marquesen gorpua ez dute oraindik aurkitu, ibaiak ur emari handia duelako.
Marquesen hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo du Mugimendu Feministak gaur 19:00etan Niessen Merkatalgunearen sarreran.
Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egin dute Mugimendu Feministaren deialdiarekin, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera elkarretaratzean.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dutela esan dute: “Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak hil duten emakumearen familiari “elkartasunik beroena” helarazi diote.