Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era luzatuko da ikastetxe publikoetako matrikulazio kanpaina.
Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era luzatuko da ikastetxe publikoetako matrikulazio kanpaina. Datozen egunetan Errenteria-Oreretako eskola publikoek euren ikastetxeetako ateak irekiko dituzte, datorren ikasturterako eskaintzaren eta aurrera eramaten ari diren proiektuen berri ematearekin batera, instalazioak erakusteko.
Hain zuzen, herriko familia guztiak animatu dituzte ate irekien jardunaldietan parte hartzera, eta Errenteria-Oreretan kalitatezko eskola publikoa dagoela ikusaraztera. Euskara sustatzen egiten duten lana nabarmendu dute, eta gogorarazi dute euskaldunak ez diren ikasle asko hartzen dituztela, eta euren eskola ibilbidearen bukaeran askok euskara maila jator bat lortzen dutela.
Bizarainen hilaren 24 eta 26an izango dira ate irekien jardunaldiak, Bizarain Txiki (lehenengo Beraun Berri) zentroan, bi egunetan, 17:00etan.
Koldo Mitxelenan hilaren 23, 24 eta 26an egingo dituzte ate irekien jardunaldiak Markola eta Olibeteko zentroetan, eta hilaren 27an, berriz, Biteri eraikinean. Egun guztietan 16:45ean izango dira aurkezpenak.
Azkenik,
Cristobal Gamonen lau egunetan izango dira ate irekien jardunaldiak, baina hilaren 23an bilera irekia egingo dute lehendabizi. Gainontzeko egunak hilaren 24, 25 eta 26a izango dira. Jardunaldiak 16:30etik 17:30era izango dira.
Garazi Lopez Etxezarreta Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, dagoeneko bidali dituzte gutunak 2014-15 urteetan jaio ziren haurren etxeetara, eta, guztira, 672 izan dira bidalitakoak. Bestalde, Errenteria-Oreretan euskaraz ikastearen aldeko apustua eta herriko umean herrian geratzekoa egiten dutela nabarmendu du Etxezarretak.
Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoetako matrikulazio kanpaina.