Urrian zendu zen taldeko kidea, eta bere lagunek mendian emango diote azken agurra.
Trintxer mendi taldekoak, Iramuno menditik gertu
Mendiko zaletasunak biltzen ditu, eta mendian agurtu ohi dituzte lagunak.
Trintxer Mendi Taldeak iganderako antolatu duen mendi irteera baliatuko du lehengo urriaren 28an zendutako Mikel Salazar agurtzeko. Taldeko partaidea izan zen urte askoan trintxerpetarra, eta taldeko zuzendaritzako kide ere izan zen.
Ibaizabal Ibai Arroari bira ematen ari dira Trintxerpeko mendizaleak, eta igandean, bederatzigarren etapa dute, Gallartun hasi (Bikotzgane gaina)- eta Laudioraino, guztira, 14 kilometro inguru osatzeko. Etaparen iraupena hiru ordu eta erdi ingurukoa izango da. Mendi buelta egin ondoren, Ladion bazkalduko dute.
Trintxerpetik 07:30ean irtengo dira, Dax tabernaren paretik, autobusez. Izena emateko 943 390 7221 (Auxkin) edota 679 233 660 (Gorka) telefono zenbakietara deitu behar da.
2017 Egutegia