19:00etan bilduko dira, Trintxerpeko alkateordetzaren parean.
Kaltetuek, ostiralero egiten dituzte elkarretaratzeak, 19:00etan.
“Beren egora ikustarazteko eta etxeak berreraikitzeko dituzten arazoak ezagutzera emateko” laugarren elkarretaratzea deitu dute gaurko Trintxerpeko Urtezahar gaueko sutean etxea galdu zuten bizilagunek.
Deitzaileek iragarri dutenez, gaurko elkarretaratzean, bi kaltetuek komunikatu bat irakurriko dute “
beren egoera zein den eta etxeak berreraikitzeko proiektua zertan den jakinarazteko“.
Horrez gain, udalak hilaren 27rako zita eman diela jakinarazi dute, eta komunikazio horren berri gaurko elkarretaratzean emango dutela aurreratu dute.
Elkarretaratzea, ohi bezala, alkateordetzaren parean izango da, beren etxeek libre utzitako orubearen inguruan.