Hamarnaka eta hamarnaka lagun bildu ziren Blanca Marquesen hilketa salatzeko.Sara Majarenas euskal presoari eta Izar alabari elkartasuna adierazi zieten.
Blanca Marquesen hilketa salatzeko elkarretaratzea.
Hamarnaka eta hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Emakumeen Mundu Martxak deitutako elkarretaratzera eta ozen esan zuten “nahikoa dela”. Blanca Marques izan zuten gogoan. Javier Nietok bikotekidea ito eta bere gorpua Ultzama ibaira bota izana aitortu zuen herenegun, Polizia espainiarrak Iruñean duen komisaria batean. Larunbatean Burlatan (Nafarroa) Blanca Marques hil zuela esan zuen, eta gorpua Arren bota zuela ibaira aitortu zuen. Erreskate zerbitzuek Marquesen gorpua ez dute oraindik aurkitu.
Elkarretaratzean aipamen berezia egin zieten, halaber, Sara Majarenas euskal presoari eta Izar alabari. Bi urteko haurra larri zauritu zuen aitak labainarekin erasotuta. Atzoko elkarretaratzean egindako irakurketan indarkeria matxistak dimentsio ezberdinak diteula nabarmendu zuten, “baita adin txikikoen kontrako biolentzian ere”. “Majarenas eta Izarren kasuan dispertsio politika gaineratu behar dugu, eta espetxeetako egitura patriarkala”.
Gogor salatu zituzten ere, Durangon zein Bilbon bi emakumeren kontra izandako bi eraso matxistak.