Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa eta galeria] "Ikurrina ilusioa eta irribarrea zen guretzat"

Duela 40 urte legeztatu zuten ikurrina, eta Lezoko udaletxeko balkoian 1977ko urtarrilaren 18an jarri zute. Atzera egin eta gogora ekarri nahi izan du egun hura Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2017/01/21
Gaurko omenaldiaren irudi bat.

Gaurko omenaldiaren irudi bat.

Ikurrina legeztatu zutela 40 urte bete dira, eta Lezoko herriak omenaldia eskaini dio gaur. Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak deitu du ekitaldia eta hamarnaka lezoar bildu dira bertara. Txalaparta doinuek hasi dute omenaldia eta ondoren Jon Etxabe bertsolariak hartu du lekukoa. Mertxe Larreak eta Jose Luis Trekuk duela 40 urteko une hura nola bizi izan zuten kontatu dute ondoren. Euskal nazioa aldarrikatzen zuen ikur nagusia zela ikurrina esan dute, “euskaldunok nazioa osatzen dugula adierazteko ikur nagusia. Ikurrinak Euskal Herria nazio gisa aldarrikatzen zuen eta du munduko gainerako nazioen artean, besteak adinakoa, ez gehiago, ez gutxiago”. Askatasuna eta eskubideen ikur ere bazela gaineratu dute, “garai hartan oraindik ere erabat zapaldurik eta urratuta zeudenak. Ikurrina ikusi edo jendaurrera aterata askatasuna zen burura etortzen zitzaigun lehen ideia”. Gerra eta garai ilunak bizi izan zituzten aurrekoen nahi eta borrokekin bat egiteko ezinbesteko kate begia ere izan zela ikurrina gaineratu dute, “euskaldun eta euskal herritar ordezkatzen gintuen eta gaituen ikurra zen eta da ikurrina gure ustez”. Ilusioa eta irribarrea, transgresio eta eraldalketaren ikur, gizarte berri eta justuago baten sinbiolo, eta Euskal Herriarentzat etorkizun hobea irudikatzen zuen ikurra zela ikurrina erantsi dute Larreak eta Trekuk. 1977ko urtarrilaren 19a, Frankoren diktadura atzean uzten hasitako lehen eguna izan zela garai hartako askorentzat azaldu dute, “egiteko asko eta bide luzea geratzen bazen ere”. Ilusioa eta poza 1977ko martxoan 19an jarri zutela ikurrina Lezoko Udaleko balkoian esan du Larreak. Ilusio eta poza handiko eguna izan zela du gogoan lezoarrak, “gutxi iraun zuen Espainiako Estatuko bandera ondoan jartzera derrigortu zigutelako. Horrek adierazten du ez garela aske. 40 urte daramagu horrela baina ikurrina eta Euskal Herria aske ikusi arte jarraitu beharko dugu orain arte bezala, bultza eta bultza, eta lanean”. Duela 40 urteko urtarrilaren 18 haren aurretik hainbat lagun ikurrinaren atzetik ibiliak zirela ekarri du gogora Trekuk Abertzaletasuna eta ikurrinaren historia aitaren bidez jaso zituen berak, “aita egun horretan balkoian zegoen eta hunkigarria izan zen benetan”. Ainhoa Salaberria gazteak hartu du hitza ondoren. Hemezortzi urte ditu, eta ikurrina legezko eta  normalizatu “xamar” ezagutu dutela bere belaunaldikoek esanda, umetatik ohartu zirela bandera hura ez zela besteak bezalakoa gaineratu du: “gurea zela konturatu ginen, gure herriari aitortzen ez zaion osotasuna ordezkatzen duena. Batzuek maite duten adina gorrotatzen zuten eta dute beste batzuek”. Esanahi, historia eta sakonera handia zituela ohartu omen ziren eta aurreko belaunaldiek baino naturalago sentitzen badute ere, sentimendu eta atxikimendu hori landu beharra dagoela argi utzi du, “egungo anizatsunaren eta globalizazioaren uholdean, gauza onak geureganatu eta baliatzen jakin behar dugu, baina beti ere gurea denetik abiatuta eta hori garbi dugula”. Euskaldun izateaz harro azaldu da Salaberria hitzartea amaitzeko. Lezoko abesbatzetako kideak agurra abesten eta Murixka taldeko kideak dantzan ari ziren bitartean igo dute ikurrina udaletxeko balkoiko mastan Larreak, Trekuk eta Salaberriak, bildutakoen txalo artean.
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
Ikurrinari omenaldia
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.