Orain arte pilotalekuko aldagelak erabiltzen zituzten.
Asteburuan estreinatu dituzte Trintxer zelaian aldagela berriak. Futbolariak, eta hockey jokalariak, guztiek eskertuko dute berritasuna, besteak beste aurrerantzean zelaian bertan izan dituztelako aldagelak pilotalekura joan beharrik gabe.
Udalak eta aldundiak finantzatu dituzte berritze lanak. Guztira, 217.161,08 euro inbertitu dituzte berritze lanetan.
Udalak zehaztu duenez, erakina laukia da, eta lau aldagela, komunen eremua, gela tekniko bat, ur beroa ekoizteko gela, eta arbitroentzako aldagela berezia barne hartzen ditu.
Horrez gain, aldageletako fatxadan pintaketak agertu direla salatu du udalak: “Salaketa irekia egin nahi dugu, aurrerantzean hiri-altzariak eta udal eraikinak hondatzen dituzten gertakaririk ikusiz gero, erabiltzaileek eta herritarrek eurek lehenbailehen salatu ditzaten Udaltzaingoan”.