Asteburuan bi batel estropada jokatu dira; Koxtapeko senior neskek eta mutil gazteek bitik bi irabazi dituzte, baita Hibaikako neska gazteenek ere.
Trintxerpeko haurren batelak Loiolako estropada irabazi du.
Denboraldiko lehen garaipena etxeko txikienek eraman dute
Illunbera. Atzo goizean Loiolan jokatutako estropada irabazi zuen Trintxerpeko Haur Mailako batelak.
Gipuzkoako ligaren barruko bi estropada jokatu dituzte asteburuan. Larunbatean Zumaian izan zen estropada. Han ere txukun aritu ziren eskualdeko ontziak.
Koxtapek bi mailatan irabazi zuen Zumaian; senior neskek eta gazte mailako mutilek irabazi zuten Zumaian. Ontzi berberek beren nagusitasuna berretsi zuten Loiolan atzo, eta, hori gutxi ez eta senior mutilek ere irabazi zuten Loiolan.
Hibaika baita ere garaipenak pilatzen hasia da. Haur Mailako neskek bitik bi irabazi dituzte asteburuan. Kadete neskek Zumaian irabazi zuten.
Hurrengo jardunaldia Donibane Lohizunen jokatuko da, larunbatean, Ur Jokok antolatuta.
Zumaia, sailkapena
zumaia, sailkapena 2
Loiola, sailkapenak
Loiola, sailkapenak2