Latindar dantzak eskainiko dituzte Donibanen, eta adineko jendearentzako jarduera fisikoa Trintxerpen.
Adinekoentzako propio pentsatuta dago Trintxerpen eskainiko duten saioa.
Donibaneko eta Trintxerpeko kirolguneetan bi doako saio antolatu dituzte larunbaterako. Donibanen, latindar dantzak eskainiko dituzte. Zehaztu dutenez, saltsa, bachata, merengue eta kizomba erakutsiko dituzte. Klasea 12:00etatik 13:30era izango da.
Trintxerpen, berriz, hirugarren adineko pertsonentzako saioa antolatu dute, ariketa fisikoa eta osasunari buruzkoa. Trintxerpeko saioa 10:00etatik 11:30era izango da.
Interesdunek kirolguneetan eskura dezakete informazio gehiago.
Trintxerpe: 943399753
Donibane: 943345371