Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jazarpenari aurre egiteko programa abiatu du Orereta Ikastolak

52 KiVa ikastoletako bat da Orereta Ikastola. Hilaren 20an jarri zuten martxan jazarpenari aurre egiteko programa bertan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/01/26
Eskolako jazarpenaren gainean kontzientziatu nahi dute jendartea.

Eskolako jazarpenari aurre egiteko Kiva programa jarri du martxan Orereta Ikastolak.

Jazarpen  bakar bat gehiago ere ez gertatzea. Hori da Ikastolen Elkarteko 52 ikastolen helburua, Finlandiatik ekarri, eta beren zentroetan abiatu duten Kiva, jazarpenari aurre egiteko programarekin. 52 Kiva ikastoletako bat da Orereta Ikastola. Hilaren 20an jarri zuten martxan programa bertan. Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatu du Kiva, eta munduan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena dela esan dute Orereta Ikastolako arduradunek, “helburua, noski, ez da jazarpenak murriztea, baizik eta bakar bat gehiago ere ez gertatzea”. Bullyng-arekin amaitzeko “borondate irmoa” azaldu dute, eta fenomeno “globala eta larria” dela esanda, datuak eman dituzte: “Mundu osoan ikasle haur eta nerabeen %10ak jasan du edo jasango du jazarpena, eta ikasleen %8 inguru izan dira edo izango dira jazarpenaren egile, eta %7 laguntzaile izango dira. Lekukoei dagokienean, gehiago dira erasotzaileen alde agertzen direnak (%20), biktimaren alde  agertzen direnak baino (%17)”. Gainontzekoak (%34) ez direla ohartuko eskola jazarpenaz gaineratu dute. Talde fenomenoa ere bada Globala  izateaz gainera, fenomeno sozial edo talde fenomenoa ere badela jazarpena nabarmendu dute, eta harekin amaitzeko erasotzailearekin eta biktimarekin lan egitearekin batera, taldearekin ere lan egin behar dela argi dute, “taldearen jokabidean eragiten bada, erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik, biktimarekiko enpatia lortzera igarotzen bada taldea, horrek erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Prebentzioak garrantzi handia dauka beraz”. Horren harira, prebentzioa lantzeko ikasmateriala erabiliko dute (testu liburuak, baliabide digitalak eta webgunea, besteak beste) Kiva programan. Material horrekin gelan bertan hainbat balio lantzea da helburua, bullyng kasuen aurrean jokabide jakin bat, salaketa, eta biktimaren alde jartzea bultzatzeko.  Prebentzioarekin batera, esku hartzea  eskatzen du gaiak eta baita jarraipena ere. Kivak irakasle eta langile guztiak programan engaiatzea  bilatzen duela esan dute, bestalde, “eta baita gurasoak ere. Horientzako eskuliburuak daude. Azken batean eskola komunitate osoa inplikatzen du Kiva programak”. Orereta Ikastolarekin batera, 52 Kiva ikastolen barruan daude Pasaia-Lezo Lizeoa eta Oiartzungo Haurtzaro Ikastola.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.