Pasaiako Udala herriko buruhandiak berritzen ari da, barrutiz barruti tailerrak antolatuta; orain Donibaneren txanda da.
Haur askok nahi izaten dute buruhandi izan herriko jaietan.
Blas de Lezoren buruhandia sortu zuten lehenik, San Pedron, 2015. urtean, eta orain Batelera sortu nahi dute, Donibanen.
Horretarako 10 urtetik 15 urtera bitarteko haur eta gaztetxoekin buruhandiak egiteko tailerra antolatu dute, Zigor Garcia eskultoreak gidatuta.
Tailerrean arituko diren haur eta gaztetxoek Bateleraren buruhandia aurtengo jaietan estreinatzea da helburua.
Tailerrak 30 orduko iraupena izango du, eta otsailaren 20an hasiko da. Astelehen eta ostegunetan izango dira saioak, 17:00etatik 19:30 arte, eta martxoaren 30ean bukatuko da. Ikastaroa udaletxe zaharrean egingo dute, Donibaneko plazan.
Hainbat teknika
Ikastaroan buztinezko eskultura modelatua landuko dute, tamaina txikian eta handian, baita marrazketa eta margotzea ere. Eskaiolazko moldea eta poliesterra erabiliko dituzte.
Ikastaroan izena emateko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailera deitu behar da 943004330 telefono zenbakira edota
posta elektronikoz idatzi otsailaren 17a baino lehen.Matrikulak 22,30 euro balio du.
Beste bi buruhandi
Batelera amaitzean beste bi buruhandi berri sortzea aurreikusita dago. Trintxerpen Marinela egiteko asmoa dute, eta Antxon, berriz, Sanferminera.