Holokaustoaren Nazioarteko Egunaren harira adierazpena egin du udalak.
Holokaustoaren Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. Horren arabera, elkartasuna adierazi diote Holokaustoaren eta frankismoaren biktima guztiak gogoan izan eta aitortzeko Frankismoaren krimenen aurkako kereilarako Euskal Plataformari. Krimen horiek egun, oraindik ere ikertu gabe jarraitzen dutela ekarri dute gogora, halaber.