Pasaia-Lezo Lizeoa sormenez jantziko da gaur, 'Txanpa literarioa' aldizkariaren 10. urteurrenaren harira ekitaldia antolatu duelako Lezon.
10 urte bete ditu ‘Txanpa literarioa’ aldizkariak.
Pasaia-Lizeoak kultur ekitaldia antolatu du gaurko (ostirala) Lezoko Gezala Auditoriumean:
Txanpa literarioa-ren 10. urteurrena ospatzeko kultur ekitaldia egingo dute 19:30ean hasita. Hezkuntza komunitateari begirakoa, nahiz herritar orori zabalik prestatutako ekitaldia izango da.
Lizeotik aurreratu dutenez, literaturatik harago doan ekitaldia izango da, sormen ekitaldia. Antzerkia, dantza, olerkiak, musika, bertsoak, teknologia berriak eta bestelakoak uztartuko dituzte
collage sortzaile modukoa osatzeko. Eta ikasleak izango dira protagonista, egungoak eta ohiak, ekitaldi arin eta gustagarria osatzeko.
Batxilergokoak, Herbehereetara
Lizeoko ikasleak, Herbehereetara bidean.
Lizeoak berri gehiago baditu. Oraingoan, klasiko bat. Batxilergoko lehen mailako ikasleak Herbehereetara joan dira urtez urte egiten duten eskola trukean. 13.enez, 22 ikasle hilaren 26an abiatu ziren Roermond hirira, bertako Bisschoppelijk College Broekhin institutuko ikasleekin trukea egitera. Otsailaren 2an itzuliko dira etxera gazteak.
Bitarte horretan herbeherearren etxeetan hartuko dute ostatu Lizeokoek. Eta programa osatua burutuko dute Europako herrialde horretan dauden bitartean, eskolak jasoz, txangoak eginez, bisitak jorratuz eta oro har holandarren bizimodua zein den ikasiz: hangop historia, geografia eta hizkuntzari buruzkoak jasoko dituzte aldi berean. Adibidez, otsailaren 1ean, Cultural evening egingo dute, bisitaldiaren unerik gorrena.
Egonaldia bitartean
egunerokoa idatziko dute lizeoko ikasleek.