Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Negu betean udan pentsatzen

Kuadrillen Negua ospatuko dute bihar Oreretan hamarnaka lagunek, egun osoko festa batekin, uztailera begira jarri, eta madalenetarako «motorrak berotzen» hasteko; elkarlana eta giro ona ez dira faltako.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta
2017/01/27
Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda.

Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda.

Kuadrillen Neguan hotzik ez. Oreretan bihar  ospatuko duten egun osoko jaian, hotzari aurre egiteko osagai guztiak bermatuta daude: kalderetea, giro jatorra, festarako gogoa, musika, partaidetza eta elkarlana. Iaz antolatu zuten lehenbizikoz Kuadrillen Negua Oreretan, madalenetan uztailaren 23ro izaten den Kuadrillen Egunaren sorreraren 25. urteurrena ospatzeko. «Iaz, urtarrilaren 23a larunbata izan zenez, iruditu zitzaigun aukera polita izan zitekeela U23aren 25. urteurrenari keinu egin eta ospakizuna ez mugatzeko uztailera bakarrik», gogoratu du Maitane Basasorok. Jendea iaz «oso gustura» egon zenez, ospakizunari eustea erabaki dute: «Guretzat ere inflexio puntu bat izan zitekeela ikusi genuen, urtarrilean uztailera begira jartzeko. Motorrak berotzen hasteko». Hastapenak gogoan Baina Kuadrillen Neguak baditu bestelako motibazioak ere.  «Nostalgikoentzat» egokia dela iritzi dio Amets Badiolak, batez ere, Kuadrillen Eguneko sorreran ezinbesteko ziren hainbat osagai berreskuratu dituztelako. Bazkaltzeko, esaterako, kaldereteak prestatzen dituzte, garai batean madalenetako Kuadrillen Egunean egiten zuten antzera, taldeka, elkarlanean. «Kuadrillen Eguneko jatorrizko baloreak berreskuratu nahi izan ditugu. Elkarlanean egitearena, parte hartzea, kuadrillen inplikazioa… Kuadrillen Neguak, azken finean, hori dakar». Izan ere, urteen poderioz, madalenetako Kuadrillen Egunak dimentsio handia hartu du — iaz 1.500 lagun bildu ziren bazkarian eta 1.800 elastiko saldu zituzten— eta hainbeste handitzean bada baloreak galtzeko arriskua. Hori ekidin nahi du, besteak beste, Kuadrillen Neguak. «Iaz, Kuadrillen Neguan lagun talde asko inplikatu ziren, eta horren emaitza uztailean ere igarri genuen. Muntaketan, 09:00etan, 120 pertsona ginen, kuadrilla oso desberdinetakoak, eta hori oso esanguratsua da» iritzi dio Badiolak. Argi du «urtean zehar egiten den lanaren emaitza» dela. Horregatik Kuadrillen Negua igarotzean batzar ireki bat antolatuko dutela iragarri dute, «Kuadrillen Egunera bitarteko prozesu parte hartzaileari buelta batzuk emateko». Eguna nola irudikatu, txartelik gabe geratu daitezkeenei nola partaide sentiarazi… «Urtero saiatzen gara hobetzen», eta zenbat eta iritzi gehiago bildu, emaitza aberasgarriagoa izango dela uste dute. Biharko plana
kuadrillen.negua.2016

Iazko Kuadrillen Neguan, bazkarian.

Bazkaria, iaz bezala, Merkatuzarrean izango da bihar ere. Goizean zehar han prestatuko dituzte kuadrillek kaldereteak, kanpoaldean. Bazkalostea Andoni Oilokiegik girotuko du, eta arratsaldean poteoan irtengo dira, DJ Bortxek lagunduta. 20:00ak inguruan kontzertua hasiko da, Sardeska eta Gureran taldeekin. Sardeska taldeak R-evolution lana aurkeztuko du. Eguraldiak baimentzen badu Sindikato tabernaren kanpoaldean izango da kontzertua, eta bestela, Gaztetxean. Arkaitza tabernan, azkenik, DJ Bittor egongo da musika jartzen. Txartelak 15 euroan daude salgai, Xera, Sindikato eta Arkaitza tabernetan, eta gaur ere bada horiek erosteko aukera. Aurten ere opari bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek, baina «sorpresa» da, bazkarian banatuko dutelako. «Hori bai, ez da elastikoa ezta bufanda ere izango».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.