Lide Castellanok dimisioa emango du bihar
Florencio Moro antxotarrak hartuko du bere tokia
Bihar (asteartea, hilak 31), hilabeteko ohiko plenoan, zinegotzi kargua utziko du Pasaiak Ahal Du taldeko Lide Castellanok. Castellanok legealdi honen hasieran hartu zuen zinegotzi kargua, lehenbizikoz, bere alderdikide denen antzera. Udaletxeko zereginak eta bere lana uztartzeko zailtasunak tarteko, ordea, kargua uztea erabaki du. Florencio Moro de Arribak hartuko du bere tokia, dena ondo bidean, otsailekoa plenoan. Antxotarra da ordezkoa, eta hautes zerrendan bosgarren postuan joan zen. Pleno berean, Informazio Batzorde Iraunkorraren burua izendatuko dute, eta udal euskaltegiaren fundazioaren zuzendaritza batzordeko lehendakaritzaren eskuordetzearen berri emango dute, beste beste. Kaipeko langileak Kaipeko langileek, beren lan gatazkarentzako konponbidea eskatuz mozioa erregistratua dute, baina “akats” bat tarteko, ez da izango biharko plenoaren gai zerrendan. Langileen ordezkariek, hala ere, udalbatzarrera joateko asmoa agertu dute. Han izango dira, baita ere, Trintxerpeko sutean etxea galdu zuten bizilagunak.