XXIII. Kultur Astea ospatuko du datozen egunotan Pasaiako Udal Euskaltegiak.
Kepa Sojo alkateordetzan izango da, bere lana aurkezten.
Mintzagun Saria irabazi zuen iaz Kepa Sojoren
Hileta film laburrak, eta horixe bera proiektatuko dute ostegunean, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etatik aurrera. Udal euskaltegiak antolatutako emanaldia herritarrei zabalik dago, eta sarrera doan da. Sojo bera emanaldian izango dela iragarri dute antolatzaileek, eta ikusleak filma ikusi ondoren harekin hitz egiteko aukera izango dutela iragarri dute.
Santaeskean
Aurtengo kultur asteak bigarren zita garrantzitsua larunbatean izango du (otsailak 4). Urtero legez, santaeskean kantari irtengo dira euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Illunbe Musika Elkarteko lagunekin eta bertsolarien laguntzaz. Barrutiko kaleak koplaka girotu ondoren afari merienda izango da alkateordetzan.