"TKEk oraintxe bertan erronka nagusi bat du: mantentzen asmatzea eta handitzen jarraitzea"
Pedro Andueza TKE Ligaren presidentea izan da azken bost urteetan; agintaldiaren balantzea egin du elkarrizketan.
Bai San Pedro, baita San Jaun ere, oso gogor ari dira lanean, harrobitik, eta hemendik kanpo klub askoren inbidia dira. …ekonomikoki oso nekeza da, eta bi klubak, San Pedrok eta San Jaunek, egoera ekonomiko oso zailean daude.Zu ateratzen zara zuzendaritzatik, baina sanpedrotar bat izango da diruzain, Josetxo Aranburu. Babesle berri bat topatzea izango da ziurrenik bere lehentasunetako bat. Zuzendaritza guztiek izaten dute erronka hori. Niri ere egokitu zitzaidan, bitan edo hirutan berritzea. San Migel, Caixabank, … San Migelek jarraituko du babesle gisa, baina ez du aurrerantzean izena ordainduko. Beraz, orain izenaren aldeko apustua egingo duen babesle bat da bilatu behar dutena. Pasaiara etorrita. Zuk, osasunez, nola ikusten dituzu herriko arraun klubak? Pasaian, beste tokitan bezala, arrauna oso egoera zailean dago. Arazo nagusia ekonomikoa da. Klub guztietan ari dira neska-mutil gazteak, eta zentzu horretan, ez dago arazorik. Nik gehien ezagutzen dudan kasuan, Illunberenean, arazo nagusia ekonomikoa da. Erakundeen babesa, toki guztietan, txikiagoa da gaur egun, eta Pasaian, noski, baita ere. Gainera, Pasaiak badu beste handicap bat, udalerri bakarrean hiru arraun klub daudelako, eta horrez gain, beste kirol batzuk. Pasaiako udalerria, gainera, pobrea da, eta hori denok dakigu. Bai San Pedro, baita San Juan ere, oso gogor ari dira lanean, harrobitik, eta hemendik kanpo klub askoren inbidia dira, baina ekonomikoki oso nekeza da, eta bi klubak, San Pedro eta San Juan, egoera ekonomiko oso zailean daude.
Elkarteak sare sozialetan dituen 25. 000 jarraitzaileetatik %70 emakumeak diraZailtasunak zailtasun, noizko ikusiko dugu Trintxerpeko trainerua berriro ere indartsuenekin lehian? Bada proiektu bat bi edo hiru urteko epean nesken traineru bat uretaratzeko. Nire ustez, gaur gaurkoz horixe da proiekturik egingarriena, baina, zeinek daki. Neska-mutil piloa ari dira arraunean eta horiek denak konturatzerako seniorrak izango dira. Babes ekonomiko apur batekin aurrera atera zitekeen. lllunbe nesken trainerua osatzeko proiektuan ari dira buru-belarri lanean. Nola doa egitasmoa? Beste klubekin akordioetara iritsi eta gehitzen joatea da kontua. Gure neskek, Hibaikan eta San Juanen ere arraun egin dute orain arte, eta bide beretik etor daiteke buelta. Zein urrats egin beharko ditu emakumeen arraunak handitzen jarraitu ahal izateko? Diskriminazio positibo bat egon da eta beharrezkoa zen, baina uste dut, kirol ikuspegitik aurrera egitea ezinbestekoa dela. Erronka horixe behar du; kirol maila hobetzea, horrek ikuskizuna aberastuko duelako eta are erakargarriagoa egingo duelako. Aurrerantzean zein izango da Pedro Anduezaren egunerokoa? Ziur ez dela arraun girotik oso urrun egongo… Ez, ez… Ofizialki kanpo egongo naiz, baina aurten, nire hitza bete eta lehendakari berriaren ondoan izango naiz, laguntzeko, behar duen horretan. TKEren ardura handia da, eta niri lagundu zidaten bezala, nik ere lagunduko dut. Eta Trintxerpen? Ideia bat badago, baina ezin dizut aurreratu, ez dakidalako aurrera aterako den. Edonola ere, ez da hainbeste kirol arlokoa izango, gizarte mailakoa baino.