Altsasuarren testigantza, Lezon

Altsasu herria hedabideetan bolo-bolo dabil azken hilabeteetan. Bertan zer gertatzen ari den jakinarazteko hainbat altsasuarrek testigantza emango dute.

lezo.altsasu.elkarretaratzea

Abenduaren 3an altsasuarren aldeko elkarretaratzea egin zuten Lezon.

Hilaren 9an (osteguna) solasaldia emango dute Txerrimuñon hainbat altsasuarrek. Nafarroako herrian azken hilabeteetan zer gertatzen ari den azalduko dute, tartean, bertako hainbat herritarren atxiloketen gaineko gogoeta eginez. Piztu desmilitarizazioa hitzaldi-biraren barruan kokatu behar da Lezoko hitzaldia. Hitzaldia 19:00etan hasiko da. Sarrera doan da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.