Lurra astinduko dute makilek larunbatean

Aitor Albistur eta Gorka Etxeberria bertsolariek jarriko diete ahotsa Josu Berrak zuzenduko dituen koplei, eta trikiti doinuak ere ez dira faltako.

santa ageda

Foru Plazan elkartu ziren bi segizioak iaz.

Santa Ageda Egunaren bezperan, larunbatean, kalera aterako dira koplak abestera Xenpelar Bertso Eskola, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea eta Xenpelar AEK Euskaltegia. Koplak abestu bitartean makilak astinduko dituzte. Ohiturak dionaren arabera, gogor jo behar da lurra haren arima esnatu eta udaberrirako indar dadin. Aitor Albistur eta Gorka Etxeberria bertsolariek jarriko diete ahotsa Josu Berrak zuzenduko dituen koplei, eta trikiti doinuak ere ez dira faltako. Arkaitzan elkartuko dira 18:15ean entsegua egin eta kalera ateratzeko. Foru Plazan dagoen Xenpelarren eskulturatik irtengo dira 18:35ean. Ereintzakoekin batera kantu jira omenduko dute bertan.Errenteria-Oreretako kantu jirak hamar urte bete ditu aurten. Landare, Gailur, Sindikato, Manuel, Aralar, De Cyne Reyna, eta Arkaitza tabernetan egingo dituzte geldialdiak, eta udaletxeko arkupeetan amaituko dute 21:30ean ibilbidea. Ereintzarekin batera Urdaburu Mendizale Elkartea omenduko dute bertan. Azken horrek 75 urte bete ditu aurten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.