Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Koplaka aitortza kantu jirari

Kantuz egiten duen ekarpena, kantuz omenduko dute bihar. Izan ere, Xenpelar Bertso Eskola, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea eta Xenpelar AEK koplaka ibiliko dira etzi Santa Ageda bezpera izanik, eta ibilbidearen hasieran bertan, Foru Plazan Xenpelarrek duen eskultura parean omenduko dute kantu jira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/02

Hamar urte bete ditu Kantujirak.

Hamar urte bete ditu Errenteria-Oreretako kantu jirak. Euskararen normalizazioari egindako ekarpena aitortu nahi diote Lau haizetara Euskaltzaleon Topagunearen babesean sortutako iniziatibari, eta kantuz egiten duen ekarpena, kantuz omenduko dute bihar. Izan ere, Xenpelar Bertso Eskola, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea eta Xenpelar AEK koplaka ibiliko dira etzi Santa Ageda bezpera izanik, eta ibilbidearen hasieran bertan, Foru Plazan Xenpelarrek duen eskultura parean omenduko dute kantu jira. “Pozez” hartu du Josu Berra kantu jiraren zuzendariak berria. “Sorpresa hartu nuen hasieran, hamar urte badira hasi ginela, baina ez da hainbesterako. Badirudi jendeak, ordea, baloratzen duela kantu jira. Urtero egiten diren Santa Ageda kopla horietan  urteurrena betetzen duten elkarteei aitortza egiten zaie, eta aurten gurea egokitu da. Herri aitortza da, eta zorionez hartu dugu”. Urdaburu ere omenduko dute koplaka. Azken horrek 75 urte bete ditu aurten. Koplak abestuko dizkiote kantu jirari, eta  Aitor Albistur eta Gorka Etxeberria bertsolariek ere omenduko dute. Sustatzailea da Berra, hasieratik dabil kantu jiran eta Donostian ezagututako esperientzia Errenteria-Oreretara ekartzea otu zitzaien hainbat laguni: “Donostian hasi ziren Euskaldunon Egunkariaren itxierarekin hari babesa erakutsi asmoz. Han hartzen nuen parte, eta herrian halako zer edo zer antolatzen hastea erabaki genuen”. Lantaldea osatu zuten eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen bueltan hasi zen lanean zortzikote bat, “hasieran kantak biltzen, aukeratzen… eta horrela hamar urte bete ditugu”. Hileko bigarren larunbatean biltzen dira Herriko plazan 12:00etan eta bertatik abiatuta, herriko erdialdeko kaleak doinuz betetzen dituzte, euskal doinuz: “Finkoak 70 bat lagun gara eta eguraldiaren arabera ugaritzen joaten da kopurua”, esan du Berrak. Liburuxka berria Hamargarren urteurrenaren harira liburuxka berria atera dute kantu jirakoek, “abesti berriak gehitu ditugu. Orain arte 103 kanta genituen eta orain 150 ditugu. Klasikoak bildu ditugu, Laboa, Lete, Lertxundi, herrikoiak, eta Errenteria-Oreretan egiten diren eta beste herrietan egiten ez dituzten 25 kanta ere bildu ditugu. Xenpelarren Errenteriari, Harri xabal xabal baten gainean  emakumeen gainean mintzo den abestia, edota Txirritaren bertso batzuk ere Errenteria-Oreretan bakarrik abesten ditugu”. Ez da hartu duten erabaki bakarra, zapiak ere egingo dituzte Errenteriatik ateratzen direnean taldea identifikatze aldera.  Beste asmoetako bat instrumentuak gehitzea da eta horretarako lanean ari da Berra, “orain arte a capella abesten dugu eta instrumentuak gehitu nahiko genituzke”. Kantu jiraren helburua euskara kalera ateratzea zela esan du Berrak “era dinamiko eta alai batean”. Eta helburua lortu dutela uste du, “ez dugu kartel batean, edo mitin baten bidez ateratzen. Nahi duenak har dezake parte, eta lortu dugu kaletik dabilen jendea gelditzea gu entzutera, nahiz eta euskara ez jakin”. Euskara kalera ateratzearekin batera, garai batean zegoen eta gaur egun galduta dagoen taberna bueltan kantatzeko ohiturari ere erantzun nahi diotela esan du. Arantza bat ere badutela aitortu du, “batez ere adin batetik aurrerako jendea biltzen da gurera, gazteengana ez dugu lortzen heltzea. Halere, uste dut beraiek sortutako zerbait behar duela izan, gazteen kantu jira egiteko antolatzaileak gaztea izan behar du, zuzendariak ere, bere gustuko kantak abestu behar dituzte… polita litzateke halako zer edo zer antolatzea gazteek”. Kantu jiran dabiltzanen helburua kalera ateratzea, euskaraz abestea dela argi du, “berdin du kazkabarra, euria, haizea, beroa egin…  bilatzen ditugu gure txokoak abesten jarraitzeko eta horretan segitzeko asmoa dugu”. Berrak animatu egin ditu oraindik kantu jirarekin bat egin ez duten herritarrak parte hartzera, “ongi pasako dute, seguru”, eta eskerrak eman dizkie hamar urte hauetan kantu jirarekin abesten aritu eta aritzen direnei, “beraiek gabe ezinezkoa litzateke kantu jira, ez ginateke izango”. Trikitilari taldeari ere eman dizkio eskerrak, “hilero ibiltzen dira gurekin, eta kantu jiran parte garrantzitsua dira”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.