Topaguneak antolatuta, pintxo lehiaketa izan zen atzo Antxon.

Ane Etxeberria Arzakek irabazi du lehiaketa, argazkian ageri den pintxoarekin.
Sanferminetako abesti ezagunak markatzen ditu datak, eta
Topaguneak horiek baliatu: “
Urtarrilak 1, otsailak 2…”. Otsailak atzo zuen bigarrena, eta
iaz hasitako bideari jarraipena emanez, ospatu ere egin zuen Topaguneak, Antxoko Txirrita AEKrekin elkarlanean antolatutako pintxo lehiaketan.
Parte hartzeko baldintza bakarra; pintxoak osagai gorriren bat izatea. Eta hala zuen pintxo irabazleak, Ane Etxeberriak Arzakek prestatua: endibia, gazta, flauta integralak eta cherry tomateak…
Epaile lanetan, Coro Lopez, Xabier Etxaniz Rojo eta euskaltegiko ikasle bat aritu ziren; lehiaketara aurkeztutako lau pintxoak dastatu zituzten, eta erraz hartu zuten erabakia.
Ondoren, denak, parte hartzaileak, epaimahaikideak, euskaltegiko ikasleak, irakasleak, Topaguneko kideak., eta hala nahi izan zuten herritarrak… guztiak pintxo potean aritu ziren, musikak girotuta.
Hurrengo zita, noski, martxoaren 3an.