Elizalde Dantza Taldeak antolatuta, Soinu Zahar Txapelketa egingo dute datorren igande goizean.
Iazko Soinu Zahar kanporaketan 39 dantzarik hartu zuten parte.
Elizalde Dantza Taldeak Soinu Zahar Txapelketa antolatu du datorren iganderako. Gipuzkoa osoko dantzariak bilduko dira Elorsoro kiroldegian, 11:00etatik aurrera.
Parte hartzaileak bi taldetan banatuko dituzte, adinaren arabera. Soinu Zahar Txapelketa antolatzen duen Elizalde Dantza Taldeko neska dantzari taldeek ere parte hartuko dute igandeko txapelketan.