Saritutakoen talde argazkia
Atzo arratsean banatu zituzten 2016ko Kirol Federatuaren Sariak, Donostiako Kirol Etxearen egoitzan, eta sarituen artean,
Koxtapeko Batelerak, San Juango emakumezkoen trainerua. Kontxako Estropada eta EuskoTren Liga, biak irabazi zituzten iaz emakume sanjuandarrek, eta lorpenak izan du aitortza.
Uretan arerio nagusi,
Hibaikako neskak izan dituzte Batelerek, iaz bezala, azkeneko urtetan ere. Atzo, baina, kiroltasun keinu ederra izan zuten emakume arrosek, beren saria
Hibaikari eta bere kide zendu berri Sabin Etxabegureni eskainita.