"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Hibaika krespoi beltzaz lehiatuko da Orioko Jaitsieran

Asteartean zendutako Sabin Etxabeguren gogoan uretaratuko dira arraunlariak

Sabin Etxabeguren, Hibaika

Sabin Etxabeguren (behean, eskubian), iaz, Donibanen, batel ligan Hibaikak irabazitako banderak ospatzen.

Neguko zita berezienetako du etzi arraun munduak. Oriok antolatuta, XXIII. Oriako Jaitsiera lehiatuko da, 16:00etatik aurrera. 78 traineru eta 1072 arraunlari elkartuko dira lehian, eta horietako askoren gogoan, zalantzarik ez, Sabin Etxabeguren egongo da. Hibaikako zuzendaritzako kidea astearte goizaldean zendu zen, gaixotasun luze baten ondorioz. Samina eragin du arraun munduan Etxabegurenen heriotzak.  Bere alaba Hibaikan lehian hasi zenean hasi zen bera ere arraun elkartearekin harremanetan, Hibaikako arraunlari eta zuzendaritzako kide Aitor  San Josek  ondo gogoan duenez, «beti laguntzeko prest». Ordutik, “txofer lanak, traineruak garraiatu, arraunlari gazteenen begirale, sukaldari… behar zenerako han izaten zen beti Sabin». Hibaikako zuzendaritzako kide ere izan zen Etxabeguren bere gaixotasunak baimendu zion artean. Omenaldi eta aitortzak Familia eta lagunek lehengo asteartean egin zioten lehen agurra, Zentolenen, eta datozen egunotan arraun munduak agurtuko du. Orioko traineruen jaitsieran, Hibaikako arraunlariak krespoi beltzaz lehiatuko dira. Bestelako keinuren bat egingo zaiola ere  ia ziurra da, nahiz estropadaren antolakuntzaren zailtasunengatik ezin daitekeen zehaztu zer eta nola. Hilaren 18an etxetik gertuago egingo zaio omenaldia, Gipuzkoako Ligako batel estropadan, Donibanen. Aurreratzean Sabinen izena eramango duen batela orduan uretaratuko du Hibaikak.
Zure aldarte eta umorea hartu ezkero aintzako Zure ondoan barre-algarik ez zen sekula faltako guretzat lagunmina izan zara jakina beraz bi hitz zuretzako eman diguzun guztiagatik Sabino eskerrik asko!
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.