Olatu ona ez dadila bukatu
Sporting Huelva-Oiartzun partida etzi jokatuko dute Nuevo Colombinon. 2017ko emaitza onekin jarraitu nahi du Lehen Mailako taldeak.
2017ko bolada onarekin jarraitu nahi du Lehen Mailako Oiartzunek. Horretarako penintsula osoa gurutzatuko dute, Huelvako Sportingen kontra jokatzeko.
Igandean izango da partida, 12:00etatik aurrera. Eszenatokia ere lehen mailakoa izango da: Huelvako Nuevo Colombino futbol zelaian jokatuko dute, Espainiako Estatuko futbol klub zaharrenaren etxean.
Lehenengo itzulian bana berdindu zuten bi taldeek Karla Lekuonan. Silvia Ruizek sartutako gol ikusgarria orduan izan zen.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila- Elgoibar-Oiartzun. Bihar, 16:30ean, Mintxeta futbol zelaian.
- Oiartzun B-Hernani. Etzi, 17:30ean, Karla Lekuonako zelai txikian.
- Segura Goierri-Oiartzun B. Etzi, 16:00etan, Alustizan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila- Oiartzun-Bilbo. Bihar, 17:30ean, Elorsoron.
- Lauburu Aldaz Klinika-Power Rangers. Gaur, 21:00etan, Ibarrako Belabieta kiroldegian.
- Gure Txokoa-Miren Taberna. Bihar, 17:15ean, Berako Toki Ona kiroldegian.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Don Jabugo Ensanche Erroibide-Oiartzungo Saskilagunak. Bihar, 20:00etan, Irungo Azken Portu kiroldegian.
