Tramitezko puntu bat aztertuko dute zinegotziek,08:30etik aurrera.
Urtarrileko plenoa.
Oiartzungo Udalbatzak plenoa egingo du etzi goizean. Tramitezko puntu bat aztertuko dute, 08:30etik aurrera. Zehazki, honakoa izango da aztertuko dutena, udalak jakinarazi duenez:
“Udal honek, ELI-2 eremuko sistema orokorraren desjabetzapenerako espedientean balio doiaren aparteko izapidetza irekitzea erabaki zuen eta lurraren jabeari, Inmobiliaria de Orio Txoko Txiki S.L.ri, 2016ko abenduaren 7ko 1205 zk.ko Dekretuaren bidez estimazio- orria aurkezteko 20 eguneko epea ematea erabaki zuen. Partikularrak 2017ko urtarrilaren 20an estimazio-orria aurkeztu duelarik, Nahitaezko Desjabetzapen Legearen 30. artikuluak Udalari 20 eguneko epea ematen dio estimazio-orri horretan jasotako balorazioa onartu edo baztertzeko, kasu horretan udalaren estimazio-orria onartuz.
Ondorioz, erabakia eta jakinarazpena 2017ko otsailaren 17a baino lehen egitea ezinbestekoa da”.