197 oiartzuarrek parte hartu dute II. Kirol Saria jasotzeko hautagaiak proposatzeko bozketan. Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak erabaki beharko du orain.
Atzo bukatu zen
II. Kirol Sarirako hautagaiak aukeratzeko epea. Guztira 197 lagunek hartu dute parte bozketan, eta hemeretzi hautagai atera dira euren botoetatik.
Kirol arlo askotako kirolari, talde edota eragileak daude hautagaien artean: futbola, arrauna, pilota, atletismoa, arte martzialak, txirrindularitza, saskibaloia, eskalada eta abarrekoak, baita kirol kazetaritza arlokoak ere.
Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak erabaki beharko du izendatu guztien artean, eta bigarren aldiz egingo den Kirol Astearen barruan banatuko dute. Kirol Astea martxoaren bukaeran egingo dute.
Udalak antolatzen du Kirol Saria, baita Kirol Astea ere. Eskerrak eman dizkie herriko kirolari, kirol elkarte eta arlo horretako eragileei, baita euren proposamenak bidali dituzten herritar guztiei ere.