Oarsoaldea Igeriketako gazteenak, bikain eskolartekoan

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko kirolari gazteenak eskolarteko 50 metroko lehiaketako 21 finaletan egon dira. Domina asko irabazi dituzte.

oarsoaldea.igeriketa

Kirol elkarteko hainbat kirolari, Legazpin.

Asteburuan Eskolarteko Igeriketako 50 Metroko finalak jokatu zituzten Legazpiko Bikuña kiroldegiko igerilekuan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko kideak bertan izan ziren, emaitza bikainak lortuz. Estilo guztietan moldatzen dira ondo eskualdeko igerilariak, eta horren seinale da final horietarako 21 kirolari sailkatu zirela, 14 A finaletarako, eta beste 7 B finaletarako. Emaitza, sekulakoa: hamar domina. Hiru urrezkoak, bi zilarrezkoak eta bost brontzezkoak. Hori bakarrik ez: igerilari gazte gehienek euren marka pertsonal onenak gainditu zituzten. Taldekako sailkapen orokorrean, puntuak pilatuta, neskak bigarren izan ziren eta mutilak seigarrenak. Honakoak, finalista guztien emaitzak: A BENJAMINAK Bizkar estiloan
  • Lide Larrea, urrea.
  • Ibai Isasa, urrea.
Estilo librean
  • Eneko Regueiro, bederatzigarrena.
Errelebotan
  • 4×50 libre mixtoan, laugarrenak. Igerilariak: Lide Larrea, Lorea Conde, Eneko Regueiro eta Ibai Isasa.
B BENJAMINAK Tximeleta estiloan
  • Ainhoa Bacchi, brontzea.
Bizkar estiloan
  • Maria Iparragirre, brontzea.
  • Mara Ugarte, bederatzigarrena.
  • Aritz Zuazo, bederatzigarrena.
Bular estiloan
  • Oier Elizasu, hamabigarrena.
Estilo librean
  • Alba Rogado, bederatzigarrena.
A KIMUAK Tximeleta estiloan
  • Lucia Cemborain, zilarra.
  • Elene Perez, laugarrena.
  • June Cia, seigarrena.
  • Asier Tellado, brontzea.
  • Lander Nieto, hamabigarrena.
Bizkar estiloan
  • Leire Arozena, urrea.
  • Jorge Ortega, brontzea.
Bular estiloan
  • Ane Conde, laugarrena.
Estilo librean
  • Naia Garcia, brontzea.
  • Gemma Lazaro, hamargarrena.
  • Iker Gomez, laugarrena.
Errelebotan
  • 4×50 libre mixtoan, zilarra. Igerilariak: Jorge Ortega, Lucia Cemborain, Iker Gomez eta Leire Arozena.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.