Hutsartea erabakigarria izan zen partidaren lehen zatian, jokalarien jarrera aldatzeko.
Partida zaila zuten, baina bikain gainditu dute. Donibane Eskubaloiak 24-29 irabazi dio Muskizi. Dagoeneko sei partida kateatu dituzte sanjuandarrek galdu gabe, eta konturatzerako sailkapeneko seigarren postuan kokatu dira, igoera postuengatik borrokatzetik oso gertu oraintxe; bi puntura baino ez.
Partidaren lehen erdian estu ibili zen Donibane Eskubaloia, muskiztarren atzetik, kontrarioaren erritmoa eten ezinik. Baina bigarren erdia aitzakiarik gabea osatu zuten jokalari arrosek. Zailtasunen aurrean hazi egiten direla frogatu dute beste behin Jesus Pinoren mutilek. Sendo defentsan, eta azkar erasoan, markagailuari buelta ematea lotu zuten.
Nabarmentzekoa, beste behin, Cristian Cobeñaren lana arrosen atearen defentsan, baita Mikel Oiarbideren jokoa. Hamabi gol sartu zituen Oiarbidek.
Hurrena etxean, Aloña Mendiren kontra
Asteburukoa latza izan bada, ez dirudi errazagoa heldu dena. Aloña Mendiren kontra dute partida hurrengo larunbatean (hilak 25). Oñatiarrak Basaurirekin konpartitzen dute lidergoa, eta bi partida baino ez dituzte galdu denboraldi osoan.
Jokalariak eta golak Muskizen kontrako partidan:
Mikel Oiarbide (12), Ion Ziganda (5), Haritz Perez (4), Ibai Borges (3), Aritz Frias (2), Emilio Idoipe (1), Jokin Batalla (1), Ion Escribano (1), Luis Aguirresarobe, Zuhaitz Garrido, Cristian Cobeña eta Kamel Abdi.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.