Insausti garraio enpresarentzako lan egiten zuen kamioilaria gogoratu dute sindikatuek, haren enpresaren aurrean.
Insausti enpresaren parean egin dute elkarretaratzea.
Pasa den astelehenean Ikaztegietan hil zen 58 urteko kamioilari donostiarraren lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Lanbarren industriagunean. Bertan dagoen Insausti garraio enpresarentzako lan egiten zuen, autonomo gisa. Euskal gehiengo sindikalak deitutako mobilizazioarekin bat egin du udalak ere.
Lan istripuak salatzeaz gain, lan baldintza duinak eta segurtasuna eskatu dituzte.