Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Adostasuna, erabakitzeko eskubidearen alde

Martxoaren 19ko herri galdeketa babestea adostu dute EH Bilduko eta EAJko zinegotziek. Aho batez onartu dute otsaileko plenoan.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/02/23
adostasuna otsaileko plenoa

Erabakitzeko eskubidearen aldeko adostasuna argazki batekin irudikatu zuten.

Oiartzungo otsaileko plenoak ezohiko argazkia utzi zuen atzo, oposizioak eta udal gobernu taldeak elkarrekin ateratakoa. EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen, martxoaren 19ko “ariketa demokratiko herritarra” babesteko. Horrela, euskal herritarrei euren etorkizuna erabakitzea dagokiela aldarrikatu zuten. Gainera, eskubide hori “aldarrikatzetik gauzatzera” egin behar dela adierazi zuen mozioak. Azkenik, martxoaren 19ko galdeketari babesa eman zioten. EAJk, Rafael Bergaretxeren bitartez, zehaztapen bat egin nahi izan zuen. Esan zuenez, esan zieten adierazpen instituzional bezala joango zela, “baina mozioa jaso dugu”. Alderdiaren barruan babestu ala ez eztabaidatu zuten, eta alde egitea deliberatu. Hori bai, jeltzaleek, alderdia sortu zenetik, euskal herritarroi dagozkien gaiak erabakitzeko eskubidea “aldarrikatu eta erakutsi” dutela adierazi zuten. 1979ko estatutua onartu zenean “EAJk eta haren jarraitzaileek erabakia onartu eta errespetatu” zutela gogorarazi zuen Bergaretxek. “Bide horretan, urrats asko eman dira, eta emaitza on asko izan ditu”, gaineratu zuen. Horrela, 2017an, Eusko Legebiltzarrean estatus berri bat eztabaidatzeko ponentzia dagoela azaldu zuen: “Ez dadila geratu 1979an Gernikako Estatutua onartu zenean bezala, herritarrek onartu eta berretsitako proiekturik oztopatu”. ETAk eraso egin ziola eta “betikoek —Estatuko ordezkariek eta besteek—” proiektu horri uko egin ziola nabarmendu zuten. Jexux Leonet alkateak erantzun zion “harrituta” utzi ziola adierazpenak. Hala ere, elkarlanean jarraitzeko gonbita luzatu zien. “Gure Esku Dagok protagonismoa behar du, eta gu elkarrekin ari gara lanketa egiten hor”, zehaztu zuen. Horrela, aurrera begiratzeko eskatu zien. Azkenean, aho batez onartu zuten mozioa, eta Gure Esku Dagoko Aitzol Perez de San Romanek eskerrak eman zizkien. Martxoak 8 Egun gutxi batzuk falta dira Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Horren harira, EH Bilduk bigarren mozio bat aurkeztu zuen. Horrela, emakumeen eskubideak “inoiz baino krisi latzagoan kokatuta” daudela iritzi du koalizioak, eta urte hauetan esparru publikoan egin diren murrizketek bereziki eragin diela emakumeei. Lanpostu publikoetan ere hainbat “muga zorrotz” daudela salatu dute: “Ordezkapenak ez dira betetzen ari, hainbat lanpostu amortizatzen ari dira, 35 lanorduko asteak ez dira berreskuratzen ari, emakume askok lan egiten duen sektorean, administrazio publikoan, lanaldiko baldintzen berdintasuna urratu eta emakume langileen bizkar erortzen dira bereziki murrizketa hauek guztiak”. Esparru pribatuko egoera ere gaitzetsi zuten: “Aldi baterako lanaldiak, lansari eskasak, egun gutxi batzuetarako kontratu sistema prekarioak, bereziki emakumeei zuzenduak izan dira”. Ildo horretan, berdintasunak aurrera egiten ez badu, atzera egiten duela salatu zuen EH Bilduk. Horrela, koalizioak erakundeei hainbat konpromiso sei eskatu dizkie: gizarte zerbitzuetan murrizketarik ez egitea; berdintasun partidak igotzea; organoetako ordezkariak parekideak izatea; datuak ateratzean, sexu bereizketa egitea, egoerak hobeto ikustarazteko; emakumeen parte hartzea sustatzea eta genero indarkeriari aurre egitea. EAJ abstenitu egin zen, eskakizunekin ados egon arren. Ulertu zuten Eusko Jaurlaritzari kritika egiten ziola. Leonetek jeltzaleei erantzun zien eskakizunak “erakunde guztientzat” direla. Hondakinen tarifak Desadostasun nabarmenena Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak aurtengo tarifen puntuan iritsi zen. Udalak auzi errekurtsoa jarriko die tarifa horiei, 2015etik %90eko igoera egon delako, eta “udalaren interesen kontrakoa” delako. EAJko Yon Goikoetxeak errekurtso hori babestuko ez dutela jakinarazi zuen. “Uste dugu tarifen igoeraren atzean dagoela hondakinak tratatzeko azpiegitura berriak egitea, eta gu beti egon gara haien alde”, zehaztu zuen. EH Bilduren ustez ere tarifen igoerak Zubietako errauste plantarekin du zerikusia, Eneritz Arbelaitz alkateordearen arabera: “Oiartzuarrok hondakinen birziklapenean egiten dugun esfortzua zigortu nahi dute, eta gure ahalegina errespetatu beharko lukete”.Bestalde, Oiartzunek bat egin du aldundiak sortu duen herritarren partaidetzarako espaziora, aho batez. Hori bai, parte hartzea sustatzeko aurrekontuetan partiden hutsunea nabaritu dute EH Bilduk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.