Postalak idazten arituko dira larunbatean herriko bi gunetan: Merkatuzarren eta Herriko plazan.
Presoaren aurpegiarekin argazkiak egin zituzten joan den abenduan haren lagunek antolatu zuten Aitzolen Azalera iniziatibaren barruan.
Besarkada masiboa bidali nahi diote Aitzol Gogorza, larri gaixo den preso oreretarrari haren lagunek. Hitzekin osatutako besarkada. Horren harira, postalak idazten arituko dira larunbatean herriko bi gunetan: Merkatuzarren eta Herriko plazan.
Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta Gogorzari idaztera: “Goxotasuna eman nahi diogu Aitzoli, eta besarkada masiboa eman”. Jasotako postalak Gogorzari helaraziko dizkiote.
11:00etatik 14:00etara izango dira postalak idazten.