Bekoz Beko taldeak elkarretaratzeak antolatu ditu larunbatean Trintxerpen eta Antxon.
Elkarretaratzeak antolatu ditu Bekoz Bekok larunbaterako, Antxon eta Trintxerpen.
12:00etan Antxoko Gure Zumardian eta Trintxerpeko Gernika plazan, alkateordetza ondoan. Bekoz Beko elkarteak urtea hasiz geroztik Espainiako Estatuan izan diren 16 hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu larunbaterako, eta pasaitar guztiak deitu ditu mobilizazioetara. Azken astean lau hilketa izan direla nabarmendu du elkarte pasaitarrak.
“Ahotsa altxa behar dugu lakra matxista honen kontra”, esan dute, eta indarkeria matxista borrokatzeko behar adina bitarteko pertsonal eta materiak jar daitezela aldarrikatu dute.