[Bideoa] Hitzarmen kolektibo duina eskatu dute

Errenteriako Udalaren menpeko egoitzen garbiketako eta Jesusen Bihotza Zahar egoitzako langileek elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute.

Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute udal egoitzen garbiketako eta Jesusen Bihotza egoitzako langileek.

Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute udal egoitzen garbiketako eta Jesusen Bihotza egoitzako langileek.

Errenteriako Udalaren menpeko egoitzak garbitzen dituzten langileek eta Jesusen Bihotza Zahar egoitzako langileek elkarretaratzea  eta manifestazioa egin dute. Mobilizaziora deitu duten sindikatuen esanetan (ELA, LAB, ESK, UGT eta CCOO), beren hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren blokeoa salatu nahi izan dute protestekin. Udaletxe parean bildu dira langileak 12:00etan eta ordu erdi beranduago zaharren egoitzarantz abiatu dira manifestazioan. Bidean, Gizarte Zerbitzuen eraikinaren aurrean gelditu dira. Langile horiek 2012az geroztik lan baldintzak eguneratu gabe dituztela salatu dute sindikatuek, eta hitzarmen kolektibo duina lortu arte borrokan jarraituko dutela esan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.