[Bideoak eta galeria] Borrokarako prest

Gaur aurkeztu dituzte inauteriak Donibanen, eta bihar ospatuko dituzte, goizetik iluntzera arte.

Gerra lehertzear da Donibanen. Adarra deika, euskaldunak borrokara bildu daitezen, beren lurraren defentsan, eta Eneko Aritza erregetza hartzear. Karlomagnoren gudarostea bertan da, Erroldan buru, baita musulmanak ere. Guztien aurkezpena egin dute gaur goizean aiton-amonen aterpean -inauterietan, Pirinioak-.
inauteriak, donibanen

Baskoiak gogor borrokatuko dira beren lurraren defentsan.

Biharko prestatu duten jaiaren atarikoa baino ez da izan. Eta antzematen da sartzean den enbata. Lan mardula egin dute sanjuandarrek prestaketan: apainketa, joste lanak, dantza… guztia prest da. Festa has dadila, besterik ez da falta. Egitaraua: Bihar, larunbata:  •    10:45: Inauterien argazki ofiziala, adarrak hirugarren aldiz jotzen duenean. •    11:00: desfilearen hasiera, eta lehen emanaldia Meipiko plazan. Ondoren, Bizkaia plazan, Koxtapeko egoitzaren ondoan, batailaren antzezpena. •    13:00: Desfilea plazara iritsiko da. Taldeen emanaldiak. Ondoren, arku-tiroa eta onda txapelketa. Jarraian poteoa. •    14:30: Bazkaria. •    18:00: Nafarroako lehen erregeari koroa jartzea, Piedadean.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.