Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bihotz eta azal txuri-urdinak

Iñigo Susperregi errenteriarrak urteetan zehar hamarnaka futbol kamiseta bildu ditu. Guztiek daramate molde zaharreko baloia, koroa eta bandera txuri-urdina paparrean.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/02/24
in?igo susperregi

Iñigo Susperregi, bere kamiseta guztiekin, Amulleta elkartean. Mahaia ia txiki geratu zaie kamisetei.

Bihotzeko taldearen, Realaren, kamiseten bilduma egiteko zaletasuna du Iñigo Susperregi errenteriarrak. Hamarnaka ditu. «Ez ditut sekula banan-banan kontatu, baina 40 inguru izango ditut», esan du. Hitzordua jarrita, kamiseta guztiak daraman kaxa batekin agertu da. «Laster berri bat erosi beharko dut», esan du. «Pixkanaka» hasi zen kamisetak biltzen, gogorarazi duenez. Alde batetik, urtero erosten zituen kamisetak ditu, eta bestetik, E-bay eta antzeko plataformetan erositakoak. Hirugarren bide bat ere izan du, 1990eko hamarkadakoak eskuratzeko. «Lortzeko zailenak izan dira horiek. Orduan ez ziren orain beste saltzen», esan du. Bere lehengusu baten bitartez, Jokin Uria futbolari ohi lezoarrarekin jarri zen harremanetan. «Orduan jokalari bakoitzari kamiseta bat ematen zioten urte osorako». Duela bizpahiru urte deitu  zion Uriari, eta iazko uda ondoren geratu ziren. «Behar nituen guztiak hartzeko esan zidan», gogorarazi du, hamar bat hartu nizkion. ‘Zer egingo dut kamiseta hauekin?, esaten zidan berak. Jator portatu zen». Kamisetarik kutunenak HITZArekin hitzordua jartzerakoan kezkatuta zegoen Susperregi, bi kamiseta bordatzera bidali eta prest egongo ez zirelakoan. Jostunak bere lana garaiz eta txukun bete zuen. Kamiseta kutunenen top 3an dago konpondutako kamiseta horietako bat. «Erreplika bat da, baina Zamoraren 10 zenbakia darama. Intsignia josteko eskatu nion bordatzaileari», azaldu du. Podiuma osatzen, Uriak Realarekin 1987ko Errege Kopa irabazi zuenekoa, eta 1979ko bat. Hirugarren horrek ibilbide kuriosoa du. 1979ko irailaren 19an Realak Milango San Siro mitikoan jokatu zuen. Partida beroa izan zen, bai zelaian, baita harmailetan ere. Berunaren urteak ziren Italian, eta Euskal Herrian ere, antzeko. Realak 3-0 galdu zuen. Bada partida hartako kamiseta bat zuela idatzi zion italiar batek Susperregiri, Twitter bitartez: «Oldfootballshirts.com webgunean ikusi zuen Realaren kamiseten argazkiak zintzilikatuak neuzkala. Esan zidan Interreko jokalari batek eman ziola berari kamiseta, Realeko bati aldatuta». Bere buruari galdetu zion ea egiazkoa izango zen, eta ezagutzen dituen beste bildumagileengana jo zuen. Haiek baietz, garai hartako kamisetak zituztela eta antzekoak zirela. Tratua egin zuen italiarrarekin. 1960ko hamarkadako erreplika bat kenduta, hori da duen zaharrena. 34urte sufritzen… eta ez Errenteriarrak 34 urte daramatza Realeko bazkide gisa. Lehenago ere joan izan zen Reala ikustera, Touringen jokatzen zuen osaba batek lortzen zizkion paseekin. Urte luze horietan momentu gazi-gozoak pasatu ditu. Gozoak, bi Ligak, Kopa eta Superkopa; gaziena, Bigarren Mailara jaitsiera. Aurten gozatzen ari da taldearekin, duda-mudazko hasieraren ondoren. «Hala ere, uste dut maila kaskarra dagoela ligan, zazpi lehenengoetatik behera», zehaztu du. Realzale guztiek bezala, Europa du amets, eta Champions Leaguera joatea zail ikusten badu ere, Munichera bidaiatzea gustatuko litzaioke. «Ea urrian tokatzen den, garagardo feriarekin bat egiteko…». Hori bai, kamiseta mordoa eduki arren, zelaira ez du ez kamisetarik, ez bufandarik ez ezer eramaten, zelai koloretsuak maite dituen arren: «Eramaten dudan bakoitzean Realak ez du irabazten, partidaren bat kenduta. Kaxan hobeto daude. Txano bat edo bufanda bat eramanda, berdin. Ez badut eramaten ere, galdu ohi du [kar-kar]». Kolore txuri-urdinez gain, mendia ere gustuko du. Erronkak botatzen ditu Realarekin lotuta, mendiak igotzeko akuilu gisa. Aurten hiru ditu: «Iazko Eusebio ikusita, esan nuen ez zela ekainera iritsiko. Aizkorrira igo behar dut martxoaren 4an. Europa Leaguera iristen bada, Auñamendi igoko dut. Championsera iritsiz gero, Monte Perdido. Eta Liga edota Kopa irabazi izan balu, Aneto». Marroirik jan behar izan du. Pasa den denboraldian, esaterako. «Reala ez zebilen oso fin, eta San Mamesen irabazten bazuen, Txindoki kamiseta zuri-gorriarekin igoko zuela hitz eman nuen». Garaipen hark aurkia eta ifrentzua izan zituen beretzat. Erreportajerako argazkiak aterata, banan-banan hasi da kamisetak jasotzen —eta lehen aldiz zenbatzen—, txiki geratu zaion kaxan modu kronologikoan gordetzeko. Bi kolore, sentimendu bat… eta 43 kamiseta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.