[Galeria] Trapujalerekin iritsi dira inauteriak Lezora

Ostegunzuriarekin Martizkone baserritik jaitsi zen Gurutze Santuaren plazara. Gaur haurrak izango dira protagonista.

Trapujale

Trapujaleren jaitsiera.

Atzo iluntzean ikusi zuten lezoarrek Trapujale urtebete pasatu ondoren. Horrek gauza bat bakarrik esan zezakeen: inauteriak hasi direla. Ostegunzuriarekin Martizkone baserritik jaitsi zen Gurutze Santuaren plazara Trapujale, Alde Zaharreko Joaldunak, Tomas Garbizu Musika Eskolako musikariak eta Trapujale taldeko kideak ondoan zituela. Ondoren, pregoia irakurri zuten eta Korri, Xalto eta Brinko pailazoek omenaldia jaso zuten udaletxean. Ostiralorian ikasleak izango dira protagonistak, eta Lezo Herri Eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak, goizean, eta herri osoko haurrak, arratsaldean. Egitaraua, osorik, hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.