Oiartzungo Antzerkizaleek iganderako antolatuko dute hileko saioa. Atx Teatroak 'Bihotz salataria' lana taularatuko du plenoa aretoan.
Iñaki Ziarrustak jokatzen du protagonistaren papera.
Oiartzungo Antzerkizaleek hilero antolatzen dute teatro emanaldi bat. Otsailekoa etzi izango da. Atx Teatroa antzerki talde bizkaitarra iritsiko da Oiartzuna,
Bihotz salataria antzezlanarekin.
Edgar Allan Poe eskoziarraren obra horretan, perfekzionista den hiltzaile batek agure bat hiltzen du. Bere gorpua zatitu ondoren, ezkutatu egiten du. Polizia hiltzailearen etxera joaten da, norbaitek oihu bat entzun duelako, eta hiltzaileak lasai-lasai gonbidatzen ditu barrura. Eurekin eseriko da.
Agurearen taupadak entzuten ditu, benetakoak ala imajinarioak diren jakin gabe. Horrek hiltzailea bere hilketa aitortzera eramango du… Iñaki Ziarrusta aktorea da
Bihotz salataria obrako protagonista.
Ohi bezala, antzezlana udaletxeko pleno aretoa antzoki bilakatuko dute igandean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak bost euro balioko du.