[Bideoa eta galeria] Mozorro festa hasi da

Azeri dantzarekin eman zien hasiera inauteriei atzo arratsean Ereintza elkarteak txantxa giroan.

Azeri Dantzarekin hasi dira inauteriak.

Azeri Dantzarekin hasi dira inauteriak.

Azeri dantzak eman zien hasiera inauteriei atzo arratsean. Ereintza elkartearen eskutik,  txantxa giroan, alai hasi dituzte inauteriak errenteriarrek. 90 sasi gizon eta sasi emakumek dantza saio bikaina eskaini zieten Herriko Plazan bildutakoei. Gaurtik igandera bitartean, hamaika ekintzez gozatzeko aukera izango dute herritarrek Musikal erraldoi bilakatu den Errenteria-Oreretan. Argazkiak eta bideoa Ereintzako kide den Alain Maya dantzariarenak dira. Egitaraua Hilak 24, ostiral argala
  • 06:00: Txistularien diana  Etxeberrieta, Iztieta, eta Alaberga.
  • 11:30: Inauteri desfilea Koldo Mitxelena ikastetxearen eskutik, Biteri eskolatik abiatuta. Gaia: Musikalak.
  • 14:45: Inauteri desfilea Bizarain Ikastolaren eskutik, Bizarain Ikastolatik abiatuta. Gaia: Lantzeko inauteriak.
  • 15:30: Inauteri desfilea Orereta Ikastolaren eskutik, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta. Gaia: Lantzeko inauteriak.
  • 18:00: Euskal Inauteria herriko kaleetan zehar.
  • 19:30-21:00: Magipoteoa, kalean egindako gertuko magia saioa, magia eta poteoa batuz.
  • 19:30: Konpartsen aurkezpena Galtzarabordako kiroldegian.
Hilak 25, larunbat inauteria
  • 12:00: Oarsoirriak Musikala. Familiak dantzan jartzeko. Merkatuzarretik abiatuta.
  • 14:00: Herri Bazkaria Merkatuzarren. Bazkalostea girotzeko Azeriko lagunen Musikala.
  • 17:00:  Buruhandiak eta erraldoiak. Erdiguneko kaleetan zehar.
  • 17:30: Deiadar Txaranga. herriko kaleetan zehar.
  • 18:00: Musikalen Inauteria Photocalla, Herriko plazan.
  • 18:30: Konpartsen desfilea, Pontikatik abiatuta.
  • 20:15: Batukada Zozongo Perkusio taldearekin herriko plazatik abiatuta.
  • 23:00: The Sparteens taldearen kontzertua. Zumardian.
Hilak 26, Igande inauteria
  • 06:00: Txistularien diana, Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga.
  • 12:00: Konpartsen desfilea Pontikatik abiatuta.
  • 17:30: Txantxariak Familia giroko musika ikuskizuna Zumardian.
Hilak 27, Astelehen inauteria
  • 06:00: Txistularien diana Gaztaño, Agustinak, Fanderia,  Lartzabal eta Gabierrotan.
  • 11:30: Go!Azen Filmaren emanaldia Niessen Kulturgunean.
  • 17:00-19:00:  High School musikalean oinarritutako txokoak. 6-12 urte bitartekoentzat. Merkatuzarren.
Hilak 28, Astearte inauteria
  • 06:00: Txistularien diana Erdigunean.
  • 18:00: Sardina ehorzketa iragartzeko erretreta Eliza kaleko amulleta elkartetik abiatuta.
  • 19:30: Sardina Ehorzketaren hileta segizioa Bittor Idiazabal kaletik abiatuta. Ondoren bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.
Martxoak, 5 Iñudeak eta Artzaiak
  • 11:30: Piñata igandea, Iñude eta Artzaien desfilea Koldo Mitxelena plazatik abiatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.