Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Parisera doazen artista batzuk dira

Anne Etchegoyenek diskoa aurkeztuko du astelehenean, Parisko Olympian. Diskoa grabatzerakoan bezala, Xabier Vesga txistulari errenteriarra lagun izango du.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/02/24
xabier vesga

Vesgak txistu soinuak eramango ditu Olympiaraino.

Boulevard des Capucines, 28, Paris. Olympia areto mitikoaren helbidea. Datorren astelehenean Anne Etchegoyen abeslari baxenafarrak bertan aurkeztuko du bere disko berriena, Compostelle. Du Pays Basque à Saint-Jacques. 2015eko udazkenean Done Jakue Bidea egin zuen, familiaren etxetik atera eta Galiziako hiribururaino. Disko horretan parte hartu du Xabier Vesga Errenteriako Udal Txistulari Bandako zuzendari eta Orereta Ikastolako musika irakasleak, eta astelehenean Parisen izango da. Duela bi urteko udazkena baino hilabete batzuk lehenago elkar ezagutu zuten abeslariak eta txistulariak: «2015eko otsailean ezagutu genuen elkar, Ipar Euskal Herriko  lagun baten bitartez berarekin harremanetan jarri nintzelako. Madalenetako kontzertua —hamargarrena zen— prestatu nahi nuen berarekin, eta Irunen jarri genuen hitzordua». Baiezkoa eman zion segituan, eta Vesgak ziurtatu duenez, dohainik etortzeko prest zen. Kontzertuan, Etchegoyenen errepertorioaz gain, Les choristes filmeko kanta bat sartu zuten, ospakizunetan zebiltzan Andra Mari eta Landarbaso abesbatzei keinu eginez. Lehenengo elkarlan haren ondoren, baxenafarrak deituko ziola esan zion Vesgari. «‘Esan, esan du’, pentsatu nuen, baina auskalo zein portura iritsiko den», gogorarazi du Vesgak. Deia iritsi zen, baina: iazko martxoan Viktoria Eugenian emandako kontzertuan parte hartzera gonbidatu zuen. Kontzertu jendetsua Donostiako kontzertu haren ondoren etorri zen diskorako kolaborazioa. Etchegoyenek Hego Euskal Herriko musikariak behar baldin baditu,Vesgari pasatzen dio abisua, eta honek Ander Barrenetxea eta Aitor Beltran txalapartariak erreklutatu zituen diskorako. Hiruek hartu dute parte diskoan. Vesgak, zehazki, Kanpaiak eta Pantxo eta Peioren bertsioa den Bake mina abestietan. «Jende pila batek hartu dugu parte diskoa grabatzen», esan du Vesgak, «eta sortzeko ere hala ibili gara. Berak txistua sartzea nahi zuen abestia bidaltzen zidan, eta niri iruditzen zitzaidana sartzeko eskatu zidan. Gero bera zuzentzen duen musikari paristarrak moldatu edo aholkuak ematen zituen». Miarritzen grabatu zuten diskoa. Etzidamukoa argitalpenaren ondorengo lehenengo kontzertua izango da, eta Olympian izango dira diskoan parte hartu dutenak: Aukeran dantza konpainia, bi txalapartari, Iruñeko Paz de Ziganda abesbatzakoak, Les Voix Basques, Patxi Garat Sarako abeslaria, hiru gitarrista… «Diskoari bultzada eman nahi dion kontzertua izango da astelehenekoa, nahiko potentea jende aldetik», esan du Vesgak. Birako gainontzeko kontzertuetan ez dute denek parte hartuko. «Euskal Herriko hiriburuetan emango dituen kontzertuetarako hitz egin dugu, eta bai, bertan izango gara». Bi gau, egun bat Vesgak —txalapartariekin batera— etzi 09:30ean hartuko du trena Hendaian, inauterietako diana jo eta gero. Bidean gainontzeko musikariak jaso eta 15:30ean iritsiko dira Parisera. Iritsi eta berehala, lehen entsegua egingo dute, eta astelehenean 13:30etik 19:00etara probak egingo dituzte Olympian. 20:30ean hasiko da kontzertua, eta bi ordu iraungo ditu. Asteartean egingo dute buelta. «Areto famatua da, eta jende ona aritu da hor. Esperientzia aberasgarria eta interesgarria izango da, eta ikasteko balioko du.Txistulariok kalean jotzera ohituta gaude, herriari zor gara. Beti dator ongi esparruak zabaltzea», esan du Vesgak. 1.772 ikusleko edukiera du Olympiak, eta atzo 94 sarrera bakarrik geratzen ziren libre. Gau batez, gutxienez, txistua olinpikoa izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.