Auzo konposta guneetara jarraipen bisitak egingo dituzte gaur

Lehen bista, 14:00etan egingo dute Fanderiako gunean eta bertatik, Agustinak, Gaztaño eta Alabergara joango dira.

Fanderiako auzo konpostaje eremua zabaldu zuteneko argazkia.

Auzo konposta guneetara jarripen bisitak egingo ditu gaur Izadi 21 aholkularitza enpresak. Lehen bista, 14:00etan egingo dute Fanderiako gunean eta bertatik, Agustinak, Gaztaño eta Alabergara joango dira. Erabiltzaileen zalantzak argitzeko baliatuko dute bisita. Oraindik auzo konposta programan parte hartzen ez duten herritarrek bat egiteko interesa badute, Izadi 21 aholkularitza enpresarekin harremanetan jarri behar dute 628 53 23 03 telefono zenbakira deituta edota whatssappa bidalita. Posta elektronikora mezua bidal dezakete, halaber.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.