'El ultimo verano', Ozzinemaren eskutik

Orain arte ostegunarekin egin izan ditu emanaldiak Ozzinemak, baina martxotik aurrera, hura barne, astearteetan egingo ditu.

Leire Apellanizen 'El ultimo verano' filma emango du Ozzinemak.

Leire Apellanizen ‘El ultimo verano’ filma emango du Ozzinemak.

Ozzinema zineklubak El ultimo verano filma aukeratu du martxorako. Leire Apellaniz Zuzendari Bilbotarraren lehen lana da  eta Ozzinemako arduradunek esan dutenez, “35 m mko formatu tradizionalean sinisten duten borrokalari eta ameslariei omenaldi ikaragarria egiten die”. Orain arte ostegunarekin egin izan ditu emanaldiak Ozzinemak, baina martxotik aurrera, hura barne,  astearteetan egingo ditu. Hurrengoa, martxoaren 7an, 19:30ean izango da Errenteria-Oreretako Niessen zinemetan eta sarrerak Niessen Kulturgunan eskuratu daitezke 4 euroan. Filmaren aurkezpena eta ondorengo solasaldia Apellanizek berak egingo ditu, “filmari ekiteko inpultsoetaz eta izan dituen zailtasunaz mintzatuko da zuzendaria”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.