Galdeketaren aldeko kalejira koloretsua

San Pedroko Gure Esku Dago-k antolatu du, Trintxerpeko inauteriak direla baliatuta.

gureeskudago, san pedro

Lehengo ostiralean herri argazkia atera zuten San Pedron martxoaren 19ko galdeketaren alde.

Herri kalejira koloretsua antolatu du San Pedroko Gure Esku Dago-k iganderako (martxoak 5). Asteburuan inauteriak ospatzen dira Trintxerpen, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak aukera baliatu nahi du herritarrak Demoarsok martxoaren 19rako antolatu duen herri galdeketan parte hartzera deitzeko. Kalejira 11:00etan abiatuko da frontoitik, Zamatete aldera, goiko auzoetatik barrena Trintxerperaino joateko. Txarangak lagunduta egingo dute bide osoa, Serafin Esnaola plazan ibilbidea bukatutzat emateko, Mutxikoak dantzatzen. Eguraldi txarra eginez gero, kalejira ordez kotxe karabana egingo dutela ohartarazi dute antolatzaileek. Atxikimendu ugari Martxoaren 19a hurbiltzen ari den heinean, galdeketaren aldeko ekitaldiak biderkatzen ari dira. Gaur bertan, galdeketari atxikimendua agertzeko mozioa eztabaidatuko dute Pasaiako plenoan, eta igandean bertan, Donibanen, kontsularen aldeko adierazpen bateratua aurkeztuko dute joera politiko askotako pertsonek, tartean egungo hautetsiek zein hautetsi izandakoek.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.