Hamaika ekitaldi... guztiak betaurreko moreak jantzita

Udala eta herriko hainbat gizarte eragile elkarlanean martxoak 8ari begira egitarau oparoa antolatu dute.

martxoak_8_elkarretaratzea

Iazko martxoak 8ko elkarretaratzea, Pasai Antxon.

Basari elkartea, Bixi-Bixi, Gure Esku Dago, Harremantxo, San Pedroko gazteak, TOPAguneak eta Pasaiako udaleko Berdintasun eta Aniztasun arloak, guztiak elkartu dira martxoaren 8a ospatzeko egitarauaren antolaketan. Emaitza, egitarau oparoa, askotarikoa, festa, aldarria eta hausnarketa, prebentzioa… guzti-guztia uztartuko duena. Gaur hasi eta martxoaren 19ra bitartean izango dira ekitaldiak, lau barrutietan. Anitza da eskaintza, baita adinaren ikuspegitik ere. Txikientzako ipuin saioak antolatu dituzte liburutegietan, gurasoei zuzenduta, berriz, heziketarekin lotutakoak;  gazteei begira ere badira aukerak, gazteek gazteentzako propio antolatuak… Egitaraua: Donibane Martxoak 2 17:30-19:30 Liburutegian Berdintasuna sustatzeko ipuinak aukeratu eta kontatu. Clara Wolfram.Antolatzailea: Pasaiako Udala Martxoak 6 17:30-18:15: Liburutegian Ipuin Saioa. Printzesak kontu kontari. Maider Galarza. 5 urtetik aurrera. Antolatzailea: Pasaiako Udala Martxoak 7         19:00: Jubilatuenean Emakumeak eta bozka eskubidea Oarsoaldean. Antolatzailea: Gure Esku Dago. Martxoak 9     20:00: Victor Hugon, Maita Zera Ere antzerkia. Antolatzailea: Bixi Bixi San Pedro Gaur 17:30-19:30: Liburutegian, seme-alabei nola lagundu harreman arazoak dituztenean: bullyinga prebenituz. Clara Wolfram. Antolatzailea: Pasaiako Udala Martxoak 10     19:00: Frontoitik Emakumeen aldeko Trikipoteoa. Antolatzailea: San Pedroko gazteak. Martxoak 16     17:30-19:30: Liburutegian Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide sozial eta juridikoak. Ana Lopez. Antolatzailea: Pasaiako Udala. Trintxerpe Martxoak 1 17:30-19:30: Liburutegian, seme-alabei nola lagundu harreman arazoak dituztenean: bullyinga prebenituz.  Clara Wolfram. Antolatzailea: Pasaiako Udala Martxoak 6 18:00-20:00: Liburutegian Emakume errefuxiatuak Europarantz: bide bihurri eta arriskutsuetatik zehar. Trinidad L. Vicente eta Maryam Fathi. Antolatzailea: Pasaiako Udala. Martxoak 8 19:30: Alkateordetzan Kontzentrazioa. Martxoak 13 18:30: Alkateordetzan, Mujer y vientres de alquiler hitzaldia eta eztabaida. Antolatzailea: Bekoz Beko. Pasai Antxo Otsailak 27 17:30-19:30: Liburutegian , Berdintasuna sustatzeko ipuinak aukeratu eta kontatu. Clara Wolfram. Antolatzailea: Pasaiako Udala Martxoak 2 17:30-20:00: Antxoko Gizarte Zerbitzuetan, Emakumeak eta aniztasuna: jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunea. Beatriz Zalakain. Antolatzailea: Pasaiako Udala Martxoak 3 19:00: Gure Zumarditik, Jolas-poteo girotua. Antolatzailea: TOPAgunea 21:30: Basari Elkartean, Afaria + Bingo feminista. Antolatzailea: Harremantxo eta Basari. Martxoak 6 18:00: Kultur Etxean,  Zineforuma Emea eta anitza. Antolatzailea: Bekoz Beko. Martxoak 8 19:00: Gure Zumardian Kontzentrazioa. 19:30: Oreretako Kiroldegitik, eskualdeko manifestazioa: Eskuinetik eman, feminismotik erantzun. Argazki erakusketaren hasiera. Gaiak: Zaintza, Gorputza, Morea (Argazkiak martxoaren 6ra arte bidal daitezke). Antolatzailea: Harremantxo. Martxoak 11 11:00: Kultur Etxean, Bi Te Artean: Maitasun Erromantikoa. Antolatzailea: Harremantxo Martxoak 15 17:30-19:00: Liburutegian Sexismoaren eragina nerabeen sexualitate eta harremanetan. Eider Goiburu. Antolatzailea: Pasaiako Udala. Martxoak 19 Argazki erakusketaren amaiera eta sari banaketa    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.