Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea bihar hasiko da
Martxoan eta apirilean ordaindu ahal izango da zerga.
Bihartik aurrera ordain ahal izango da ibilgailuen zerga. Martxo osoa, baita apirila ere, baliatu ditzakete oiartzuarrek zerga hori pagatzeko. Ordainketa helbideratuta duten oiartzuarrei, berriz, apirilaren 1ean kobratuko dietela jakinarazi du Oiartzungo Udalak.