Lexoti taldeak Herriarteko Bertso Txapelketako saioa jokatuko du etzi Makutxo tabernan. Hilaren 10ean gazteek saio bat antolatu dute, M19ra begira.
Makutxo tabernan egingo dute Herriarteko txapelketaren barruko saioa.
Pasa den ostiralean bertso afaria eginda, beste bi zita gehiago dituzte Oiartzungo bertsozaleek. Etzi gauean izango da bi horietan lehenengoa.
Herriarteko Bertso Txapelketaren barruko beste saio bat izango da ostiralekoa.
Lexoti bertsolari taldeak etxeko partida jokatuko du Makutxo tabernan, 23:00etatik aurrera. Ander Lizarralde, Jon Otegi eta Jokin Irastorza bertsolariek Legazpiko ordezkariak izango dituzte parez pare.
M19ari begira
Bertsozaleek duten hurrengo zita hilaren 10ean izango da. Oiartzungo hainbat gaztek martxoaren 19ko herri galdeketari begirako bertso afaria antolatu dute. Kataxulo gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da, eta bertan Iraitz Mateo, Josu Ibarguren eta Jon Otegi bertsolariak ariko dira.
Sarrerak Garmendi txokolategian eta Amazkar tabernan daude salgai, hamar euroren truke.