8.000 kilo, lehen egunean
Hasi da antxoaren kostera, eta Pasaian, lehen egunean, harrapaketak onak izan dira.
Itsasoan urak handi ibili diren arren hasi da ofizialki antxoaren kostera. Atzo deskargatu zituzten lehen aleak euskal portuetan.
Pasaian, 8.000 kilo deskargatu zituzten, era 5-6 euro artean saldu.
Arrantzaleak pozik dira lehen harrapaketekin, eta baikor hasi besterik egin ez den kanpainari begira.
Atzo arratsean irten ziren bigarrenez ontziak eta gaur goizean hasiko dira berriz porturatzen.