Batzarrak baiezkoa emango balu, astelehenean ordukako lanuzteak egingo lituzkete.
Pasaiako portuko zamaketariak, lehengo ostiraleko elkarretaratzean.
Pasaiako portuko zamaketariak bihar bilduko dira, batzar orokorrean, datorren asterako Espainiako Estatu osoan deituta dauden lanuzteetara batzen diren ala ez erabakitzeko.
Batzarrak lanuzteetara batzea erabakiz gero, zamaketariek astelehenean ekingo diote protestaldiari, aldizkako ordubeteko lanuzteak eginez – egun osoan zehar, -ordu bat lan eta ordubete paro-. Horrez gain, konponbiderik ezean hilaren 8an eta 10ean ere lanuzteak egingo lituzkete.
Lanuzteez gain, tokiko mobilizazioen egutegia adostuko dute biharko batzarrean.