Martxoaren 19a da Demoarsoren herri galdeketaren eguna. Hala ere, aldez aurretik botoa emateko aukera badago. Zazpi egun jarri dituzte horretarako Lezon.
16 urtetik gorako herritar orok parte har dezake galdeketan.
Demoarsoren estatus politikoari buruzko herri galdeketa martxoaren 19an izango da. Baina tokian tokiko Gure Esku Dago-ren taldeek erraztasunak eman nahi dizkiete herritarrei botoa emateko garaian. Horregatik, aldez aurretik kontsultan parte hartzeko aukera izango da Oarsoaldeko lau herrietan.
Lezon ere hala izango da.
Horrela, Lezon, aldez aurretik galdeketaren partaide izateko zazpi aukera jarri dituzte. Tokia denetarako berbera da: Gure Esku Dago-ren lokala. Botoa emateko NA edo errolda agiria behar dira. Beraz, honakoak dira bertan aurrez botoa emateko eman dituzten aukerak;
- Martxoak 6, astelehena, 18:30etik 20:00etara.
- Martxoak 8, asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
- Martxoak 13, astelehena, 18:30etik 20:00etara.
- Martxoak 14, asteartea, 11:00etatik 12:30era.
- Martxoak 15, asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
- Martxoak 16, osteguna, 11:00etatik 12:30era.
- Martxoak 17, ostirala, 18:30etik 20:00etara.